eligefpindustrial@gmail.com

Goi Mailako LH

Bi urteko iraupena duten prestakuntza-zikloak dira, dagokion espezialitatean Goi Mailako Teknikariaren titulua eskuratzea ahalbidetzen dutenak. Ikasketa horiek Lanbide Heziketako goi mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleei zuzendurik daude bereziki.

 

Sarbidea

Sarbide zuzena

Titulazio hauetakoren bat baldin baduzu:

  • Batxilergo Titulua.

  • LH II Titulua, Teknikari Espezialistaren Titulua, Goi Mailako Titulua edo ondorio akademikoetarako haren baliokide den titulua.

  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren ikasturtea gaindituta izatea.

  • Unibertsitate Orientaziorako Ikasturtea edo Unibertsitate Aurreko Ikasturtea.

  • Unibertsitate Titulua edo baliokidea.

HKHLO legeak aurreikusten duenez, gradu ertaineko prestakuntza-zikloa duten pertsonak goi mailako prestakuntza-zikoetan sar daitezke zuzenean.

 

Proba bidezko sarbidea

2016. urteari begira sarrera-probaren araudian aldaketak aurreikusten dira. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren www.hezkuntza.net. web-orrialdea behatzea gomendatzen dugu. Web-orrialde horretan, Lanbide Heziketa atalean, gradu ertainera sartzeko probari buruzko informazio eguneratua eskura dezakezu (eskakizunak, salbuespenak, probako edukiak, sarrera-proba prestatzen duten Ikastetxeak, etab.).

Goi Mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko proba gainditzea Estatu osorako balioko du.

Gurekin harremanetan jarri zaitez

Galderarik badaukazu bidaliguzu nahi duzuna gure helbidera:
eligefpindustrial@gmail.com

Parte hartzen dute